Elur-jausi batek bi bilbotar harrapatu zituen atzo Candanchuko eski estazioan (Huesca, Espainia). Haietako bat onik atera zuten, baina bestearen arrastorik ez zuten atzo. 40-45 urte arteko gizonezkoa zen falta zena. Bilaketa lanetan aritu ziren arratsalde osoan, baina ez zuten topatu.
Guardia Zibilak hartu du bilaketaren ardura, eta Candanchuko langileak ere aritu dira. Denboralearen eraginez, zaildu egin dira bilaketa lanak, gauean zehar elur-jausi gehiago izan baitira. Poliziek zonaldea aztertu dute aurrena, eta desagertutako gizona bilatzeari ekin diote gero; desagertutako lekutik 40 metro ingurura topatu dute.
Elur-jausi arriskuaz ohartarazi dute hurrengo egunetarako ere.