Hiru edukiontzi erre dituzte goizaldean Gasteizen, Jacinto Benavente kalean. Gasteizko suhiltzaileek jakinarazi dute lehenengo sutea gauerdian piztu dela, eta bost ordu eta erdi geroago, beste edukiontzi bat erre dutela. Erabat kiskalita geratu dira edukiontziak.
Erretako edukiontzi bateko garren ondorioz, hirugarren edukiontzi bat erre dela jakinarazi dute suhiltzaileek. Eragindako sutea izan dela azaldu dute, eta Udaltzaingoa gertatukoa ikertzen ari da.