Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru kale eraso izan dira bart Bizkaian: Getxoko Algorta auzoan, Lemoan eta Abanton.
Algortan batzokiari eraso diote: jende talde batek EAJren egoitzako pertsianak eta kristalak hautsi zituela agertu du Ertzaintzak, beisbolean jokatzeko makilekin.
Lemoan, berriz, Isuntza auzoan La Caixak duen kutxa automatikoari eraso diote, molotov koktel bat jaurtita, goizaldeko ordubi eta erdiak aldera. Sute txiki bat sortu da, eta Ertzaintzaren patruila batek itzali du.
Azkenik Abanton PSE-EEren egoitzari eraso diote, han ere, molotov koktel-ekin. Sute txiki bat piztu da, baina egoitzaren arduradun batek itzali ahal izan du.
Hiru eraso izan dira bart Bizkaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu