Nafarroako foruzainek gaur jakinarazi dutenez, lehengo larunbatean hiru gazte identifikatu zituzten Atarrabian (Nafarroa), pintada "politikoak" egitea leporatuta. M.J.I. (33 urte) eta I.D.O. (25) gizonezkoak eta S.M.L. (26) emakumezkoa dira identifikatu zituztenak, eta hogei pintada baino gehiago egitea egotzi diete; haietako bi lagunek pintadak burua estalita egin zituztela diote foruzainek.
Hauen arabera, pintadak PSOEren kontrakoak, eta EAE-ANVren eta Igor Portu presoaren aldekoak ziren.
Foruzainek Iruñeko Auzitegira bideratu dute kontua.
Hiru gazte identifikatu dituzte Atarrabian, pintada "politikoak" egin dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu