Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bilbon eta Donostian, genero indarkeriarekin lotuta

2012ko ekainaren 22a
14:22
Entzun

Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu Bilbon eta Donostian genero indarkeriarekin lotuta. Donostian 50 urteko gizonezkoa atzeman dute, ustez bikotekideari labanaz mehatxu egiteagatik. Alkoholaren eraginpean zegoen erasotzailea Ertzaintzak esan duenez.

Bilbon, Santutxu auzoan, 39 urteko gizonezkoa atxilotu zuten atzo gauean, pisukidea erasotzea egotzita. Emakumeak zauriak ditu aurpegian eta bularrean eta golpeak gorputzeko atal ezberdinetan.

Bilbon atxilotu atzeman dute hirugarren gizonezko bat 42 urtekoa, bikotekidea erasotzeagatik. Genero indarkeriarekin loturiko aurrekariak ditu erasotzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.