Hiru presori 17 eta 8 urte arteko zigorrak ezarri dizkiete

2010eko otsailaren 18a
17:18
Entzun
Pasiko Auzi Kriminaleko Epaitegiak 17 eta 8 urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Alaitz Areitio, Maite Juarros eta Igor Igartua euskal presoei. Epaileak frogatutzat eman du 2004ko urriaren 28an gendarmeekin tiroketa izan zutela Areitiok eta Juarrosek, eta talde bereko kide zela Igartua.

Epaiaren arabera, Areitio izan zen gendarmeen aurka tiro egin zuena, eta Juarrosek gidatu zuen ihes egiten ahalegintzeko erabilitako ibilgailua. Hartara, 17 eta 13 urteko espetxealdia ezarri die, hurrenez hurren. Igartuak ez zuen tiroketa hartan parte hartu, baina epaileak dio Areitioren eta Juarrosen taldekoa zela. Zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio hari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.