Historia errepikatu da, 30 urte geroago

2014ko martxoaren 28a
21:19
Entzun

Gaizki doazen autobideak erreskatatzea ez da oraingo kontua Espainiako Gobernuarentzat. 1984an, orduko gobernu sozialistak hainbat autobide nazionalizatu zuen, eta ENA Autobideen Enpresa Nazionalean bildu zituen. Horien artean zegoen Audenasa, Irurtzun eta Tutera arteko ordainpeko autobidea kudeatzen zuen enpresa. 2003an, zorrez garbitu ondoren, Jose Maria Aznarren gobernuak ENA saldu zion Sacyr buru zuen talde bati, eta hark Itineren sartu zituen. Gaur egun, Audenasaren erdia du Itinerek, eta beste erdia, berriz, Nafarroako Gobernuak. Enpresako burua Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia da.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.