Hondakinen plangintza integrala publiko egiteko exijitu dio ELAk Gipuzkoako Diputazioari

2016ko maiatzaren 25a
18:44
Entzun

Gipuzkoako Foru Gobernuak hondakinen gaian duen jarrera salatu du ELAk. Informazio falta salatu du, eta hondakinen kudeaketarako plangintza integralik ez dagoela nabarmendu du. Hala, 2016tik aurrerako Hondakinen Plangintza Integrala publiko egiteko exijitu dio Diputazioari.

Sindikatuak argi utzi du errausketa planten kontra dagoela: "Ingurumenarentzat eta osasunarentzat kaltegarriak diren azpiegiturak direlako, eta gainera beste azpiegitura iraunkorragoak baino garestiagoak". Eta bilketa sistema ezberdinak ontzat ematen ditu, "Zero Zabor helburura" iristeko. Hala, eraunde batzuk EH Bilduren eskuetatik beste alderdi batzuen eskuetara pasatzeak ekarri duen hondakinak bereizteko "derrigortasuna galtzea atzera pausu handia" dela esan du sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.