Hosni Murabaken epaiketa, abuztuaren 17an

2013ko uztailaren 6a
15:43
Entzun

Mahmud al Rashidi epaileak datorren abuztuaren 17ra atzeratu du Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren epaiketa. 2011ko iraultzako manifestarien hilketak eta ustelkeria kasuak leporatzen dizkiote diktadore ohiari. Manifestarien hilketez gain, ustelkeria eta legez kanpoko aberastea leporatzen diote Mubaraki, eta baita Husein Salem ihes egindako enpresariari.

Zigor Auzitegiko presidente Al Rashidik akusatuen defentsaren alegazioak entzun ditu. Hainbat manifestariren hilketan zerikusia dutelakoan, akusatuen artean daude, Habib al-Adli barne ministro ohia eta haren sei laguntzaile. Defentsak Al Adlik atxiloaldi prebentiboana pasatako epearen inguruan txosten bat egiteko eskatu dio fiskaltzari: hura aske uzteko ere eskatu zuen, legez markatutako epe maximoa bete duelakoan. Barne ministro ohiaren abokatu batek ukatu egin du al-Adlik manifestarien aurka tiro egiteko agindua eman zuenik, eta gogorazi du iraultza piztu eta hiru egunetara, armadak haren gain hartu zuela herrialdearen segurtasuna bermatzearen ardura.

Mubaraken aurkako epaiketaren saio berria segurtasun neurri indartsuen pean egin zuten, giro lasaiean; arreta puntua une horretan Mursi presidente kargugabetuaren aurkako estatu kolpeak bereganatu zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.