Huda Kaya HDP kurduen aldeko alderdiko diputatuari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Segidakoak dira, aurrerapen gisa, Kayak esandakoetako batzuk:
- "AKPko kideek inmunitatea kentzeaz hitz egiten dutenean, soilik guri buruz hitz egiten dute".
- "Gure kontrako txosten guztiak adierazpen askatasunarekin lotutakoak dira; ez dugu deliturik egin, gobernuko ordezkariek egin dituzten bezala".
- "Haiek egindako legeak ezartzen duen %10 gainditzea lortu genuenean hasi ziren gu parlamentutik kanpo uzteko planak egiten".