Zerrenda guztiek aurkezteko aukera izatea nahi dutela adierazi dute Etxezarretak (PSE-EE), Olanok (EAJ), Aranak (EB), Intxaurragak (EA) eta Barrenak (Ezker Abertzalea) Euskadi Irratian gaur egin duten solasaldian. Herenegun egindako PP-PSOE itunaren bilera eta Jaurlaritzak haren harira egindako adierazpenen inguruan aritu dira, eta egonkortasun politikorako Ezber Abertzalea legearen barruan egotea "beharrezkoa" dela esan du Etxezarretak.
HZren balizko legez kanporatzeaz hitzegin dute Euskadi Irratian Ramon Etxezarreta (PSE-EE), Markel Olano (EAJ), Mikel Arana (EB), Xabin Intxaurraga (EA) eta Pernando Barrena (Ezker Abertzalea).
Ramon Etxezarreta PSE-EEko kide eta Donostiako zinegotziazi ez zaio "egokia" iruditzen hauteskundeetara aurkeztu daitezkeen zerrendak legez kanpo uztea. Baina, zerrendaren batekin duda baldin badago hura aztertzea ondo iruditzen zaio.
Markel Arana AEJko kidearen iritziz, Alderdi Sozialistak diskurtsoa aldatu beharko luke, eta "oso aukera ona" du orain horretarako. Jarrera aldaketa hori egingo dela uste badu ere, "arriskua" ikusten du Alderdi Sozialistak "euskal arazoa salbuespen bihurtzeko", eta gai horretan jarrera aldaketarik egin gabe lehengo bidean jarraitzeko. Hori, "hanka sartzea" izango litzatekeela esan du, gainera.
Mikel Aranak, berriz, legea kentzeko beharra ikusten du, "lege horrekin ia ezinezkoa" baita zenbait talderentzat legearen barruan egotea. PP eta PSOE itunean bakarrik jartzen dira ados, Aranaren iritzian, "euskal gatazkaren" inguruko gaietan bakarrik. "Erabakirik txarrenak hartzeko ados jartzen dira".
Xabin Intxaurragak hartu du hitza ondoren, eta ezker abertzaleak aldaketa ematea beharrezkoa dela esan du. Indarkeria "arbuiatu ezean" bide plitikoan aurrera egitea nekeza ikusten du. Ez du uste Europako Hauteskundeak pasa arte PSOEk aldaketa handirik erakutsiko duenik.
PSOEri arderdi bezala zer nahi duten ez jakitea leporatu dio Pernando Barrenak, sozialisten ahoetatik iritzi desberdin asko entzun direlako. Baina, Barrenaren ustetan hori ezin da onartu "oinarrizko eskubideez" ari garenean, eta "sufragio unibertsala" dagoela "jokoan" esan du. Bere ustez, arazoaren konponbide bakarra, alderdien legea erretiratzea da.
Etxezarretak alderdien legea "baliagarria den edo ez" aztertu egin beharko dela esan du. Ezker Abertzalea legearen barruan egoteari "beharrezkoa" iritzi dio, baina, "indarkeriarekin loturak izatearen sospetxarik gabe".
HZ legez kanpo uztea ez dela egokia uste dute Etxezarretak, Olanok, Aranak, Intxaurragak eta Barrenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu