Etxerat-ek jakinarazi duenez, atzo senda-agiria eman zioten Madrilgo 12 de Octubre ospitalean zegoen Iñaki de Juana euskal presoari. Handik, Aranjuezko espetxera eraman zuten eta une honetan kartzelako erizaindegian dago.
Iñaki de Juana urriaren seian eraman zuten Algecirastik Madrilgo ospitalera egiten ari zen gose grebaren 62.egunean. Egun bat beranduago bertan behera uztea erabaki zuen gose greba azkeneraino ez eramateko jasotako «eskaera ugariei» erantzunez.
Etxerat-ek salatu duenez "Espainiar Estatuak ezarritako zigor beldurgarria bete ostean", zigorraren hiru laurdenak beteta, 2000.urtetik behar zuen kalean Iñaki de Juana preso donostiarrak.
Espetxean egin dituen urte horietan guztietan "jipoiak, isolamendua, bakartasuna eta urruntasuna" pairatu ditu, bestean beste, Etxerat-en hitzetan. Finean Etxerat-en aburuz "pertsonak fisikoki eta psikikoki suntsitzeko politikei egin behar izan die aurre egunez egun".
De Juana baina ez zuten aske utzi eta 2004kop urriaren 24an bete zuen oso osorik ezarri zioten zigorra. Kalean behar luke ordutik baina bi iritzi artikulurengarik 96 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Fiskaltzak bere aurka.
Iñaki de Juanak berak gose greban zela BERRIAra igorritako gutun batean azaldu zuen gose grebari ekiteko arrazoia: "Gose greba dut 'aski da!' esan eta mahaian ukabilkada sinbolikoa jotzeko eskura daukadan modu bakarra". Donostiako presoak 63 egun egin zituen gose greban.
Etxerat-ek beste behin salatu du Espainia eta Frantzia euren senideen "sufrimendua erabili nahian dabiltzala, helburu politikoak lortu nahian". Gaineratu dute, ez dutela onartuko beraien eta berain senide eta lagunen biziekin "jolasten" aritzea. Horregatik "inongo baldintzarik gabe, preso gaixoak eta bi estatuek ezarritako kondena beldurgarriak bete dituzten senide
guztiak segituan aske uzteko" exijitu dute.
Presoak
Iñaki de Juana Aranjuezko espetxeko erizaindegira eraman dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu