Askatasunak jakinarazi duenez, Iñaki Telletxea, Xabier Irastorza eta Markos Sagarzazu presoak libre utziko dituzte gaur.
Martxoan atxilotu zituzten hirurak Lapurdin, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalaren epailearen. ETArekin harremana izatea leporatzen zien. Euren aurkako euroagindua onartu ondoren, Espainiaratu egin zituzten eta espetxeratu.
Gaur goizean seina mila euroko bermea ordaindu dute Telletxeak, Irastorzak eta Sagarzazuk, eta 20:00ak aldera geratuko dira aske.
Iñaki Telletxea, Xabier Irastorza eta Markos Sagarzazu ere libre, baldintzapean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu