Paueko (Frantzia) Epaitegiak onartu egin du Ibai Azkona euskal presoaren aurkako euroagindu eskaera eta, beraz, Espainiaratu egingo dute, horko Auzitegi Nazionalaren eskariz.
Azkona irailaren 1ean atzeman zuten, Hendaian, eta Mureten daukate preso. Auzitegi Nazionalak Azkonaren aurkako bi atxilotze agindu eman zituen. Lehen atxilotze agindua kale eraso ekimenei lotuta dago, eta bigarren agindua Segi gazte erakundearen aurka Auzitegi Nazionalak abian ezarritako makro-dosierrari lotuta.
Atzo Gante-ko (Belgika) Apelazio Epaitegiak ere Luis Mari Zengotitabengoa euskal presoa Espainiaratzeko erabakia hartu zuen. Dena dela, Zengotitabengoaren abokatuak helegitea sartu du gaur. Auzitegi Nazionalak egin zuen eskaera, euskal herritarra etakidea delakoan.
Ibai Azkona ere Espainiaratu egingo dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu