Kolonbian bidaia ofizialean harrapatu du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria Kataluniako Estatutuaren onarpenak. Hala ere, atzo gauean gai hori izan zuen mintzagai kazetarien aurrean.
Hain zuzen ere, onarpenaren berri izan eta segituan Pascual Maragall Kataluniako Gobernuko presidenteari eta Artur Mas oposizioko CiU alderdiko buruzagiari hotsegin ziela jakinarazi zuen Ibarretxek, eta bati zein besteari zorionak eman zizkiela Estatutu berriaren proiektuaren inguruan ados jartzea lortu zutelako. "Lan handia egin ondoren lortu dute Estatutu berri bat onartzea eta zentzu horretan zorionak eman dizkiet Kataluniako nazioarentzat eta kataluniako jendearentzat", adierazi zuen.
Dena den, gogorarazi zuen Eusko Legebiltzarrak ere onartu zuela joan den abenduan EAEko Estatutu berria, baina Espainiako Kongresuak atzera bota zuela. Ildo horretatik, etorkizun hobea opa zien katalanei. "Esan diet, espero eta desio dudala Eusko Legebilzarrak onartu zuen Estatutua ez bezala,Kataluniakoa Espainiako Kongresuan osotasunean errespetatua izango dela, puntu eta koma guztiekin", agertu zuen. Ildo horreatik, Kataluniako gizartearen zein euskal gizartearen borondatea errespetatzea "ezinbestekoa" dela nabarmendu zuen Ibarretxek.
Kataluniako Estatutu berria
Ibarretxe: "Ezinbestekoa da Kataluniako gizartearen zein euskal gizartearen borondatea errespetatzea"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu