Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak gaur adierazi duenez, "indarkeria erabiltzen duena bake prozesuaren kontra jartzen da eta euskaldunok gure etorkizuna galdeketa batean erabakitzearen aurka". Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan mezu bat luzatu die herritarrei, "zailtasunen gainetik, prozesuak aurrera egingo duela".
Elkarrizketa politikoa abian jartzeko "su-etena alor guztietan ematen dela" baieztatzea ezinbestekoa da. Era berean, Barañainen (Nafarroa) eta Getxon (Bizkaia) izandako erasoak benetan "kale borrokako" ekintza izan den ala ez baieztatzeaz gain Batasunaren "munduari" mezu argi bat bidali behar zaiola azaldu du. "Indarkeriarekin ez da gatazka konpontzeko elkarrizketa politikorik egongo, hortaz, indarkeria erabiltzen duena elkarrizketaren aurka ari da, herrialde honetan akordioak egotearen aurka eta herri honek bere etorkizuna galdeketa batean erabakitzearen aurka".
Zailtasunen aurrean ezin da zalantzarik egin Ibarretxeren ustez. Indarkeria ekintza berriek ekar ditzaketen zailtasun horiei aurre egin behar zaie lehendakariaren hitzetan eta herritarrei esan "gure helburuak erdietsiko ditugula: bakea eta akordio politikoak".
Ibarretxe: "Zailtasunen gainetik, prozesuak aurrera egingo du"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu