Ibarretxe: "Zer aldatuko luke Zapaterok Euskadin bakea lortzeko?"

2009ko otsailaren 21a
15:21
Entzun
Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaiak galdera bat bota dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentari. "[Hauteskundeak Patxi Lopez PSE-EEko buruak irabazten baditu] Zer aldatuko luke Euskadin bakea lortzeko?". Ibarretxeren ustez, Zapaterok orain arte "nahikoa ez badu egin, arduragabekeria handia zatekeen".

Eibarren izan da gaur EAJko Arabako zerrendaburua eta, bozak irabaziz gero, "herri hau denentzat" gobernatuko duela adierazi du. "Ezker abertzaleak 'espainol' deitzen dit eta PSEk eta PPk "zoro independentista', baina nire beharra denentzako gobernatzea da".

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak esan du "martxoaren 2an amesgaiztoarekin ez esnatzeko, orain esnatu" behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.