Ibarretxek bakearen alde "arriskatzeko" eskatu die politikariei

2008ko maiatzaren 14a
11:20
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "erabateko gaitzespena" egin du Legutioko (Araba) atentatuaren aurrean, baina ezin dela "etsi" gaineratu du. Hala, politikariei bakearen alde eta akordioak lortzeko "arriskatzeko" eskatu die. "Hori egin ahal dugunoi hori egiteko exijitzen digu gizarteak", esan du Ibarretxek Gasteizen, agerraldi berezian.

Haren ustez, "ETA herri honi min handia egiten ari zaio", eta gaurkoa "beste egun triste bat" dela iruditzen zaio. "Ez dezala esan ETAk herriaren alde egin duenik kuartelaren kontrako atentatua. Ez dezala herriaren izenik erabili. Gizartea nazkatuta eta nekatuta dauka".

"Aldarrikapenak egiteko bide zibil, politiko eta demokratikoak" erabili behar direla dio Jaurlaritzako lehendakariak, "horiek baino ez", eta indarkeriak aldarrikapenei "zilegitasuna" kentzen diela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.