Ibarretxek deitutako manifestazioan parte hartuko du PSE-EEk
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak atzo jakinarazi zuenez, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak iganderako deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egingo dute sozialistek. Hala ere, Ibarretxeren ekimenarekin ez daudela guztiz ados zehaztu zuen Lopezek: ez datozela bat ez deialdia egiteko moduarekin ez leloarekin. Dena den, "alderdi demokratikoen" arteko hausturaren irudia saihestu nahi dutela agertu zuen, eta horregatik bat egingo dutela manifestazioarekin. Bakea eta elkarrizketa da Ibarretxek aukeratu duen leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu