Ibarretxek dio "batik bat, EAJri eta EAri" dagokiela "herri hau gidatzea"

2007ko uztailaren 27a
13:55
Entzun
Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian ahaldun nagusia EAJren kidea dela-eta -lehen bietan EAren babesarekin-, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak uste du "EAJri, EAri eta beste batzuei" dagokiela "proiektuaren buru" izatea, "eta, batik bat, EAJri eta EAri, herri hau gidatzeko eta gizarteak politikan konfantza izateko".

Atzo EBk Araban PSE-EEren hautagaiari bozkatu zion, baina Jaurlaritzaren iturriek esan dute gaur Ibarretxek esandakoa ez doala EBren kontra -alderdi hau EAJrekin eta EArekin batera dago Jaurlaritzan-

Gipuzkoako foru gobernuko kideak hartu ditu gaur lehendakariak, Gasteizen, Ajuria Enean.

Gizartearen konfiantza irabazteko, hari emateko "hiru helburu handi" daudela dio Ibarretxek: "Hitza, bakea eta giza garapen jasangarria".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.