Ibarretxek dio prest zegoela hautagaitza ez aurkezteko EAJ-PSE akordioa lortzearren

2009ko maiatzaren 11
14:18
Entzun
Juan Jose Ibarretxe (EAJ) Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak aitortu du prest zegoela EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa "erraztearren" bere hautagaitza erretiratzeko eta berriro ez izateko lehendakari. Hala zioen atzo Noticias taldeko egunkariei emandako elkarrizketan. "Ez nintzen behin ere eragozpen izango".

Akordio hori, ordea, ez zuten lortu -"sozialistek ez zuten aztertu ere egin", Ibarretxeren ustez-, eta Patxi Lopez jarri da Jaurlaritzako buru, PPren babesari esker. Asteartean izan zen inbestidura saioa eta orduan jakinarazi zuen Ibarretxek politika utzi duela. Aitortu duenez, ez du EAJn barne kargurik hartuko. "Nire nahi politikoak asetuta ditut".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.