2000ko martxoa. Herri galdeketarako asmoa azaldu zuen, lehenengoz, Madrilgo Siglo XXI elkarteko hitzaldian.
2001eko uztaila. Eusko Legebiltzarra bakeaz eta normalizazioaz aritzeko gunea izan dadila proposatu zuen, besteak beste, erabaki eskubideak eztabaidatzeko.
2002ko iraila. Espainiarekin itun politiko berria hitzartzea, eta ondoren galdeketa egitea proposatu zuen Legebiltzarrean.
2003ko iraila. Estatutu Politiko Berriaren ardatz nagusiak aurkeztu zituen.
2004ko iraila. Eusko Legebiltzarrak Estatutu proiektua onartu eta Espainiako Gorteek arbuiatuz gero, hala ere galdeketa bultzatuko zuela iragarri zuen.
2004ko abendua. Estatutu Berria onartu egin zuen Eusko Legebiltzarrak.
2005eko otsaila. Espainiako Kongresuak arbuiatu egin zuen Estatutu proiektua. Jarraian, hauteskundeetara deitu zuen Ibarretxek.
2005eko ekaina. Alderdien mahaia bultzatuko zuela esan zuen inbestiduran.
2006ko iraila. ETAren su-etena indarrean zegoelarik, alderdien mahaia osatzeko borondatea berretsi zuen.
Ibarretxeren aurreko pausoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu