Jaurlaritzaren Estatutu Proposamena

Ibarretxeren Planaren aurka Manos Limpias elkarteak aurkeztutako helegitearekin aurrera segitzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

2004ko martxoaren 22a
16:32
Entzun
Espainiako Manos Limpias Funtzionarien Sindikatuak Jaurlaritzaren Estatutu proposamenaren kontra aurkeztutako helegitearekin aurrera segitzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak. Hala, atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako alegazioak. Jaurlaritzak argudiatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak ez duela eskumenik horrelako erabaki batean esku hartzeko, hain zuzen ere, ekimen legegile bat delako. Halaber, arrazoitu zuen Manos Limpias Funtzionarioen Sindikatuak ez zuela zilegitasunik horrelako auzi batean parte izateko.

Argudio horiek biak atzera bota ditu EAEko Auzitegi Nagusiak, eta, horrenbestez, aurrera segituko du helegitearen tramitazioarekin. Erabakia hartu duen tribunaleko bost epaileetatik bik —Ana Isabel Rodriguez presidenteak eta Angel Ruizek— ebazpenaren kontrako boto partikularra eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.