Jaurlaritzaren osaketa / Inbestidura saioa

Ibarretxeren proposamena "bazterketan" oinarritzen dela iritzi dio PSEk

2005eko ekainaren 22a
17:58
Entzun
PSEren iduriko Juan Jose Ibarretxe EAJ, EA eta EBren lehendakaritarako hautagaiak inbestidura saioan egin duen Gobernua osatzeko proposamena "baztertzailea" da "erabakitzeko eskubidean" oinarritzen delako; hau da, "euskal gizartearen zati batena baino ez den helburuan". Hala esan du Jose Antonio Pastor PSEko legebiltzarkideak, inbestidura saioan bertan, lehendakarigaiei erantzuteko txandan.

Ildo horretatik, PSEk Patxi Lopezen hautagaitza aurkeztearen helburua ez dela EAJren "ahultasuna" agerian uztea esan du Pastorrek, baizik eta beste gobernu eta herri eredu bat posible dela agertzea: "Gobernu aurrerakoi eta baskista, nazionalistentzat eta nazionalista ez direnentzat baliozkoa".

Ildo beretik, Ibarretxe iragana dela azpimarratu du eta Lopezek irudikatzen duela etorkizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.