Erreakzioak

Igandeko manifestazioaren ondotik egondako erreakzioen atzean "ezker abertzaleari erasotzeko" asmoa dagoela esan du Batasunak

2003ko abuztuaren 12a
16:26
Entzun
Batasunak igorritako oharrak dioenez, herenegun Donostian egin zen manifestazioaren ondorik egon diren erreakzioen atzean "ezker abertzalea erasotzeko eta kriminalizatzeko" asmoa dagoela adierazi du, eta "jarrera horiek bakea eta demokrazia ukatzen dutela".

Erreakzio horiek "manifestazio arrakastatsu bat ezkutatu nahi izan" dutela azpimarratzen du Batasunak, "ez baitira bakarrik manifestazioren datu objektiboak ezkutatu, baizik eta batzuk Espainiako bandera erre zutelako jopuntuan jarri dituzte manifestazioren antolatzaileak eta parte-hartzaileak".

Hala, "ezker abertzalearen eta markoa gainditu nahi dutenen aurkako sorgin ehiza eguneroko ogia" dela nabarmentzen du Batasunak. Halaber, PP eta PSOEren iritziek Gasteizko Hirukoarekin bat egiten dutela azpimarratzen dute, "guztik bat eginik ezker abertzalearen aurka".

Gasteizko Hirukoa osatzen duten alderdiei ere zuzentzen zaie Batasuna, eta horietako batzuen ahotik "manifestazio eskubidearen gehiegizko erabilpena" entzun delako, "eta azkenean beraiek dira manifestazio eskubidea debekatzen dutenak". "Espainiako bandera erretzea eskandalu politikotzat jotzen dute, eta badirudi ez zaiela axola bizi dugun apartheid politikoa, ehunka plataforma legez kanpo daudenean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.