IKASTAROAK

2006ko uztailaren 1a
11:37
Entzun
Puntuak berreskuratzeko

-Berreskuratuko diren puntuak: 4

-Orduak: 12 (sei ordu bi egunean edo lau ordu hiru egunean).

-Edukiak: bideko segurtasuna (7 ordu), norberari egokitutako prestakuntza (4 ordu) eta eztabaida taldean (ordubete).

-Azterketa: ez.

-Prezioa: 170 euro.

-Maiztasuna: Gidari arruntek bi urtetik behin egin dezakete; profesionalek, berriz, urtero.



Gidabaimena berreskuratzeko

-Orduak: 24 ordu (gehienez bi aste jarraitan egin behar da, astean bi edo hiru egunean).

-Edukiak: bideko segurtasuna (14 ordu), norberari egokitutako prestakuntza (8 ordu) eta eztabaida taldean (2 ordu).

-Azterketa: Bai. Azterketa gainditzen ez bada, hurrengo azterketaren aurretik lau orduko ikastaro bat egin beharko da, «kontzeptuak errepasatzeko». Ikastaro horren prezioa 175 eurokoa da (ehun euro ikastaroak eta 75 euro azterketako tasek).

-Prezioa: 395 euro (320 euro ikastaroak eta 75 azterketa egin ahal izateko tasak).

-Maiztasuna: Gidari arruntek gidabaimenaren galeraren jakinarazpena jaso eta sei hilabetera; gidari profesionalek, berriz, hiru hilabetera. Berreskuratu eta hiru urtean berriro galduz gero, gidari arruntek urtebete itxaron beharko dute berriro ikastaroa egiteko; gidari profesionalek, sei hilabete.

Autoeskola baimenduak

Araba: Gasteiz (Claxon) eta Laudio (Latatu).

Bizkaia: Bilbo (Javier eta Mikel), Durango (Urkoiz), Gernika (Gernika), Getxo (Arias), Santurtzi (Rekord) eta Zalla (Basurto).

Gipuzkoa: Aretxabaleta (Larringan), Donostia (Arakama), Elgoibar (Larrañaga), Irun (Bidebieta) eta Villabona (Bengoetxea).

Nafarroa: Iruñea (Mariezkurrena), Tafalla (Plaza) eta Tutera (zehaztu gabe).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.