Joan Mesquida Espainiako Guardia Zibileko zuzendari nagusiak gaur adierazi duenez, Espainiako eta Frantziako Poliziak "10 edo 15 egun" beharko ditu joan den astelehenean, urriak 23, Nimesen (Frantzia) izandako arma lapurretaren erantzulea ETA den ala ez ziurtatzeko.
"Dirudienez, litekeena da ETA izatea. Baina 10 edo 15 egun barru ziurtasun osoz jakin ahal izango da", esan du Mesquidak. Guardia Zibileko zuzendariaren hitzetan oraindik ez dute ikerketa amaitutzat eman, "baina ikerketa bide guztiek ETA jotzen dute arduradun".
Mesquidak gaineratu du, ETA izan zela baieztatzen bada "gertaera oso larria" izango litzatekeela.
Politika
Ikerketen arabera erantzulea ETA izan dela dirudien arren, 15 egunen buruan arma lapurretaren egiletza baieztatu ahal izango dela dio Mesquidak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu