Imaz: "Batasunak borondatea balu baditu bideak hauteskundeetan parte hartzeko"
Josu Jon Imaz EAJko presidentearen iduriko Espainiako Alderdien Legea ez da oztopo Batasunak hurrengo foru eta udal hauteskundeetan parte har dezan. Hartarako, Batasunaren borondatea baino ez da behar. Hala iritzi dio Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, eta, gainera, parte-hartzearen inguruko "jokoan" ez direla sartuko iragarri du. "Hurrengo bi hilabeteetan jolas eta zurrunbilo horretan egongo gara denok sartuta. Batasunak aterako ditu A formula, B formula eta D formula, bata bestearen atzetik, eta nik ez dauat joko horretan sartzeko asmorik. Gure jarrera argia izanik, argi izanik EAJk ez duela bat egiten Alderdien Legearekin, hala ere, Batasunak borondatea balu baditu bideak zuzen-zuzenean hauteskundeetan parte hartzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu