Imaz: "EAJk espreski eskatuko dio Zapaterori Batasuna hauteskundeetara aurkeztu ahal izatea"

2005eko otsailaren 3a
18:10
Entzun
EBBko lehendakari Josu Jon Imazek jakinarazi duenez, EAJk "espreski" eskatuko dio Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori Batasunari EAEko hauteskundeetara aurkeztea ez galerazteko.

Josu Jon Imazek jakinarazi duenez, berriz, beraien iritziz, "Batasunak bere islada eta bere presentzia izan behar du Eusko Legebiltzarrean eta hauteskundeetan". Gaineratu duenez, hori "demokratikoki oinarrizko zutabe bat da". Horregaitik, Espainiako Gobernuduru Jose Luis Rodriguez Zapaterori, Batasunari hauteskundeetara aurkezten uzteko eskatuko diote, "espreski". Izan ere, Imazen ustetan, "derrigorrezkoa" da "denen" parte hartzea. 'Euskadi Irratia'-n egin dioten elkarrizketan egin ditu hitzok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.