Espainiako Alderdien Legea bertan behera utzi, eta Batasunari indar politiko gisa dagozkion eskubideak itzultzearen alde mintzatu da Josu Jon Imaz EAJko lehendakaria. Galarazpen eta debekuen aroa iraganekoa dela eta atzean uztea ezinbestekoa dela iritzi dio Imazek; are eta gehiago, ETAk su-eten iraunkorra eman ondorengo garaian.
"Alderdiak ilegalizatu diren, egunkariak itxi diren, zuzenbide estatu bateko oinarrizko askatasunak murriztu diren aro horrek iraganekoa izan behar du", esan du jeltzaleen lehendakariak Ser irraati katean egin dioten elkarrizketan. "Ezin dugu jarraitu eskubide zibil eta politikoak murriztuta dauden egoera batean. Hori ez da inoiz ona izan, baina orain bizi dugun bezalako egoera batean oraindik eta gutxiago".
Imaz: "Ezin dugu jarraitu eskubide zibil eta politikoak murriztuta dauden egoera batean"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu