Imaz: "Fiskalak dio ez dagoela deliturik eta ez naiz ni izango kontrakoa esaten duena"

2007ko martxoaren 22a
12:28
Entzun
Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidentearen ustez, Arnaldo Otegi libre uzteko erabaki juduziala "oinarritutakoa" da. "Fiskalak esaten badu ez dagoela inolako deliturik, ez naiz ni izango kontrakoa esaten duena".

ETAren indarkeriaz ere hitz egin du Imazek Ser Espainiako irrati katean egindako elkarrizketan. "Niri entzutea gustatuko litzaidakeena da terrorismoa ez dela inola ere bidea helburu politikoak lortzeko, eta bide politikoak eta demokratikoak baino ez direla erabili behar".

Gaur bete da urtea ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuenetik eta EBBren burua "seguru" dago ETAk "epe ertain-luzean gizartean lekurik ez" duela izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.