Erreakzioak

Imaz "Ibarretxe planaren irudia" izan dela gogoratu du Iturgaitzek

2003ko abenduaren 19a
14:42
Entzun
EAEko PPren presidente Carlos Iturgaitzek gogoratu du Josu Jon Imaz "hilabete askotan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izan denean, Ibarretxe planaren irudia" izan dela. Iturgaitzen esanetan, "oinarrizkoa ez da lehendakari aldaketa, baizik eta Imazek orain arteko proiektu berdina defendatzen jarraituko" duela. "Edukian ez dago aldaketarik, bere proiektua, Ibarretxerena, Arzalluzena eta Egibarrena bezala, haustura eta bazterketa ekarriko duen plan independentista bat delako", gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.