EAEko hauteskundeak

Imazek dio AG baliogabetuta bost eserleku gehiago lortuko lituzketela PSE-EEk eta PPk

2005eko martxoaren 30a
12:24
Entzun
EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazek azaldu duenez, Aukera Guztiak hautesle elkartea baliogabetzeak ez dio bere alderdiari egiten mesede, aitzitik, mesedea PSE-EEri eta PPri egiten diola dio. Izan ere, bere kalkulu politikoen arabera, AG baliogabetuta PSE-EEk eta PPk bost eserleku gehiago lortuko lituzkete Eusko Legebiltzarrean.

Espainiako 'Tele 5' telebista katean egin dioten elkarrizketan esan duenez, bere iritziz, "kalkulu hori beste norbaitek egina du aurretik".

AG baliogabetuz gero, ezker abertzaleko hautesleek boz nulua emango dutela uste du Imazek, eta beraz, boz nulu horiek kontutan hartu gabeko kalkuluak ez direla "errealak" iritzi dio.

Hala ere, "aukera politiko guztiek instituzioetan egoteko aukera eduki behar" dutela uste du "herri bateko zentsuaren %10 edo 12 hauteskunde agertokitik kanpo geratzea ez delako ona". Gaineratu duenez, "ikuspuntu taktikotik begiratuta ere ona da, horrela mundu horretako gogorrak ahultzen direlako eta demokraziaren aldeko apustua egiten dutenak indartu".

ETAren jarduna gaitzesterakoan "zorrotza" izan behar dela esan du, "arinkerietan erori gabe". Hala ere, zera esan du "herri honetan 26 urte daramatzagu Batasuna hauteskundeetara aurkezten, eta normaltzat hartu dugu denok, mundu hori demokraziara hurbiltzeko modua dela uste dugulako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.