EAJ-ko barne hauteskundeak

Imazek EAJ "modernizatzea" espero du PSE-EEk

2003ko abenduaren 19a
13:47
Entzun
PSE-EE alderdiak Rodolfo Ares bozeramailearen bidez eman dizkio zorionak Josu Jon Imaz EAJko lehendakari berriari kargurako hautatu dutelako. Imaz zoriontzez gain, desio bat ere agertu du PSE-EEk: alderdiaren zuzendaritza berritzeko prozesuak EAJ "modernizatzeko" bali izatea, eta Imazek horretan "asmatzea". "Zuzendaritza berritzeko prozesuak proiektu nazionalista modernizatzeko eta XXI. mendera egokitzeko balio izatea espero dugu, eta Imazek politika horretan asmatzea", adierazi du Aresek.

Imazen garaipenak EAJ eta PSE hurbiltzeko balioko ote duen galdetu diotenean, zuhur agertu da Ares, eta Imazek eta haren taldeak nolako politika egiten duten ikusi behar dela aurrena erantzun du. Dena den, PSE abertzaleekin hitzarmenak egiteko prest dagoela nabarmendu du: "Sozialistak beti egon gara abertzaleekin hitzegiteko, elkar ulertzeko eta akordioak egiteko prest. Ez dago sozialisten esku, abertzaleen esku baizik", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.