Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidenteak dei egin die alderdiko afiliatuei igandean Bilbora, Euskalduna Jauregira joan daitezen, Eusko Jaurlaritzak antolatu duen biktimen aldeko ekitaldian parte hartzeko. Imaz bera izango da EAJren ordezkari gorena han.
EB-Berdeetatik Javier Madrazo koordinatzaile nagusia eta Jaurlaritzaren sailburua, Kontxi Bilbao, Antton Karrera eta Oscar Matute Eusko Legebiltzarreko kideak, eta Mikel Arana bozeramailea joango dira ordezkari gisa. EB-Berdeen ustez, igandeko omenaldiak "Estatuaren terrorismoaren biktimak ere hartzen ditu".
Imazek EAJko afiliatuei Euskaldunara joateko dei egin die
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu