Indarkeria matxistaren aurkako kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak

2016ko abuztuaren 9a
18:18
Entzun

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak aurkeztu dute indarkeria matxistaren aurkako kanpaina, Denon erantzukizuna da indarkeria matxistari aurre egitea lelopean. Azaldu dutenez, "alor guztietan" berdintasuna bultzatea da haren helburu nagusia.

Kanpainaren barruan, erasoen aurkako kartel erraldoi bat zintzilikatuko dute ostiralean udaletxeko balkoitik. Horretaz gain, "erasoak saihesteko aholkuak" jasotzen dituzten liburuxkak banatuko dituzte herritarren artean, eta erasoren baten lekuko izanez gero zer egin azaltzen duten gidak taxi eta autobus gidarien artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.