Indarkeriaren aurkako Batzordeak 7.250 euroko isuna proposatu du Athleticentzat

2010eko otsailaren 25a
19:56
Entzun
Indarkeriaren aurkako Espainiako Batzordeak proposatu du Athletici 7.250 euroko isuna jartzea, iragan ostegunean San Mamesen segurtasunak huts egin zuela eta. 3.750 euroko zigorra proposatu du segurtasun zaindariek ez zutelako eragotzi zaleak zelaira sartzea; beste 3.500 isuna, berriz, bengalak eta gisa horretakoak sartzea ez zuelako eragotzi.

Gainera, Batzordeak Athleticeko hamar jarraitzaile identifikatu ditu ustez Belgikako zaleei harriak bota zizkietenak. Haiei launa mila euroko isuna jarri nahi die Batzordeak, eta urtebetean futbol zelaietara sartzea debekatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.