Indiaren eta Txinaren arteko lehian lehenengoek aldeko faktore gehiago dituztela uste dute New Delhin. Izan ere, Afrikak Indiarekin lotura historiko handiagoa izan du orain arte Txinarekin baino. Arabiarren bidez merkataritza harremana izan du Afrikako herrialdeekin historian. Horrez gain, Erresuma Batuaren kolonialismo garaietan Londresek milaka indiar bidali zituen hegoaldeko kontinentera meategietan, laborantzan zein trenbide proiektuetan lan egitera. Behartutako migrazio horren ondorioz, Indiak diaspora jendetsua du gaur egun bereziki kontinentearen ekialdean eta Hegoafrikan. New Delhiren erronka, orain, Afrikan bere hedapena sendotzeko diaspora hori nola aprobetxatu asmatzea da.
Indiak lotura historiko sendoagoak ditu Afrikarekin Txinak baino
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu