Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak azaldu du "tamalez" Kukutza gaztetxeko auziko parteek oraindik ez dutela "kultur jarduerarekin segitzeko eta eraikinaren ondarea gordetzeko konponbide onargarririk" erdietsi, eta adierazi du hori lor dadin "ulermenerako aukera guztiak agortu" behar direla. Hala, eraikina ez botatzearen eta "berrerabiltzearen" alde egin du elkarteak.
Hego Euskal Herriko arkitektuen kolegioko Bizkaiko zuzendaritza Kukutzako eraikinari buruzko txosten bat egiten ari da, berak esan duenez.