Gasa haustura hidraulikoz atera ahal izateko beharrezkoa izango da ingurumen baimenari buruzko azterketak egitea. Hala onartu zuen atzo Europako Parlamentuak. 322 parlamentarik bozkatu zuten horren alde, 311k aurka eta 14k ez zuten parte hartu. Parlamentua, gainera, erauzketak hasi aurretik galdeketa publiko bat egitearen alde agertu da. Herritarren artean zegoen kezka ikusita, Janez Potocnik europarlamentariak onartu zuen beharrezkoa zela halako neurri bat.
Orain arte, egunean 500.000 metro kubotik gorako erauzketak egiten baziren zen beharrezkoa ingurumen baimena. Horrenbestez, egitasmo gehienek ez zuten baimenik behar.