EAE-ko hauteskundeak

Inkesten arabera, EAJ-EAk ez du gehiengo osorik lortuko

2005eko apirilaren 9a
15:23
Entzun
Apirilaren 17ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko bi inkestaren berri jakin da gaur, eta, ez batean, ez bestean, EAJ-EA koalizioak ez luke gehiengo osorik lortuko. EHAKri berriz, 5-6 jezarleku iragartzen dizkiete.

Inkestetako bat Eusko Jaurlaritzak egindako da, apirilaren 1 eta 7 artean. Azterketa horren arabera, 34 jezarleku eskuratuko lituzke EAJ-EA koalizioak, aurreko bozetan baino bat gehiago. PSE-EE litzateke bigarren indarra 18 ordezkarirekin (13 zituen lehenago): PPk, 13 eskuratuko lituzke (6 gutxiago); EHAK-k 6 (aurrekoetan ez zuen ordezkaritzarik); EBk 3 (lehen bezala), eta Aralarren 1 (lehenago ez zuen jezarlekurik).

Beste inkesta Diario de Noticias de Alava egunkariak plazaratu du. Horren arabera, 33-35 jezarleku artean izango lituzke EAJ-EA koalizioak; PPk, 16-17; PSE-EEk, 15-17; EHAK-k 5; EBk 4 eta Aralarrek 1.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.