Inocente Soriaren emaztea atxilotu dute, senarrarentzat abokatua izendatzera joan denean

2004ko apirilaren 16a
18:52
Entzun
Maria Angeles Ostiza Mendia atxilotu du Guardia Zibilak Urretxun, arratsaldeko 17:00ak aldera. Goizean Frantzian atxilotutako Inocente Soriaren emaztea da, eta Askatasunak jakitera eman duenez "atxilotu duten unean bere senarrarentzat abokatuaren izendapena egin behar zuen". Poltsa ahaztu eta etxera abiatu da, orduan, Guardia Zibilak preso hartu du, eta etxea miatzera eraman. Atxiloketa inkomunikatua izango delakoan dago Askatasuna, baina ez dute atxilotze aginduaren berririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.