Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste buruzagi batzuk atzoko grebaren harira inputatzearen helburua "bake prozesua zailtzea" dela iritzi dio Oskar Matute EBko bozeramaileak. "Erabaki hau eta beste hainbat kartsukeriaz hartu dituzte; batzuetan paranoidea den eta bake prozesua zailtzea beste helbururik ez duen kartsukeriaz", esan du Matutek. Zehazki, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaskak hartu du erabaki hori.
Akats eta helburu bera luketen beste erabakien artean ETAko presoei zigorrak osorik betearaztekoa nabarmendu du.
Inputazioen helburua bake prozesua zailtzea da EBren iduriko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu