Mikel Noval ELAko gizarte politikako arduradunak salatu du Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearreko langileentzat instituzioak eratzen ari diren lanpostu plana zentral nuklearra irekita mantentzeko aitzakia dela.
Garoñako langileei lanpostuak aurkitzeko plana egitea beharrezkotzat jotzen du ELAk, baina, "instituzioek horretarako hamar urte" izan dituztela galdegin du Novalek.
Horrez gain, Espainiako Gobernuari Garoñaren inguruko jarrera azaltzeko eskatu dio. ELA ziur agertu da zentral nuklearraren inguruan hartuko den erabakiaz, "politikoa izango da eta ez teknikoa".
"Garoña irekita mantentzearen atzean interesak daude. Inguruko jendearen segurtasuna zaintzea ez zaie interesatzen, bai ordea lortuko diren irabaziak bermatzea.
Espainiako Gobernuak Garoña irekita mantentzeko erabakia hartzen badu, "Gasteiztik 45 kilometrotara lehergailu nuklear bat jartzea bezala" izango da, ELAren ustez.
Instituzioek lanpostuak sortzeko plana oraindik eratu ez izana Garoña irekita mantentzeko aitzakia dela dio ELAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu