EAko Xabin Intxaurragak garbi utzi du bere alderdiak EAJren hautagaitza babestuko duela, baina bere iritzian EAJk Joan Maria Atutxaren hautagaitza baztertu beharko luke, Eusko Legebiltzarreko Mahaiako lehendakari izateko. Eusko Legebiltzarrean gertatzen ari dena "lotsagarria" dela iritzi dio.
'Euskadi irratian' ostiralero egiten duten politikarien solasaldian esan ditu hitzok Intxaurragak, eta gainera, mahaia osatzerakoan, "PP baztertu" eta beste guztiek ordezkaria izatea defendatu du.
Intxaurragaren iritzian EAJk Atutxaren hautagaitza erretiratu behar luke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu