Ipar Euskal Herrian dei egin dute ofizialtasunaren eskaera entzunaraztera

2011ko abenduaren 2a
16:19
Entzun

Euskararen alorreko hainbat ikertsaile eta ikertzaile-irakaslek dei egin dute Ipar Euskal Herrian ofizialtasunaren eskaera entzunaraztera. Auzi horri heltzeko dagoen premia azpimarratu dute.  Euskararen arautzearen inguruan Frantziak erakusten duen "salbuespen linguistikoa anakronikoa" dela adierazi dute, "funtsean oinarri ideologikoak besterik ez dituena eta egungo Europako testuinguruan desegokia dena". Adierazpenean Frantziako Gobernuari eskualdeetako hizkuntzen ezagutza ofiziala ematea eta hizkuntza gutxituen Europako Karta indarrean jartzea eskatzen diote. 

Gutunaren izenpetzaileak dira: Ur Apalategi, Charles Bidegain, Aurelie Arkotxa, Jean Casenave, Irantzu Epelde, Miren Ibarluzea, Urtzi Etxeberria, Ricardo Etxepare, Aritz Irurtzun, Bernard Oihartzabal, Jean Baptiste Coyos eta Jasone Salaberria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.