Kalera Kalera dinamikak ditu du mobilizaziora, gaixo agoen Ibon Iparragirre Ondarroako presoa aska dezatela eskatzeko. Igandean izango da martxa, eta 12:30ean abiatuko da, Eliptika plazatik. Ohar batean, Sortuk dei egin du protestan parte harzera, eta euskal erakundeei eskatu die "beharrezkoak diren gestio guztiak" egin ditzatela eta "presoei buruzko legedia bete dadin".
Bestalde, Ondarroako Udalak ere eskatu du presoa aske uzteko. Udalbatzan, onartu dute erakundeei eskatzea egin dezatela "beharrezkoa" Iparragirre libre uzteko. Halaber, talde politikoek konpromisoa hartu dute "elkartasuna adierazteko bisita eskaria egiteko", eta, gaixo dauden presoak dituzten herrietako alkateekin batera, espetxe zaintzako epaileari urgentziazko elkarrizketa eskatzeko konpromisoa ere hartu du udalak.