Ekainean eman zuen asmoaren berri, eta gaur jarri dio data: Kataluniako Parlamentuak irailaren 28an etabaidatuko du Carles Puigemont Generalitateko presidentearen inguruko konfiantza mozioa.
Iazko irailaren 27an hauteskundeak egin eta urtebetera aurkezuko du konfiantza mozioa Puigdemontek, urtarrilean kargua hartu eta zortzi hilabetera. Izan ere, Kataluniako Parlamentuak ekainean atzera bota zuen gobernuaren aurrekontu proposamena, eta gobernatzeko "oinarri hauskorrak" zituela adierazi zuen orduan Puigdemontek.
Gogorarazi du Katalunia "independentziaren atarira" eramateko agindua duela gobernuak, eta horretarako nahikoa konfiantza baduen neurtu nahi dela azaldu du Puigdemontek.