IRAk "barkamen eskaerarik zintzoena" helarazi zien hildako "ez-borrokalarien" senideei

2013ko otsailaren 19a
08:14
Entzun

IRA Irlandako Armada Errepublikarrak 2002ko uztailaren 16an egin zuen gaur ETAk egin duenaren antzerako adierazpen bat, Ostiral Santuko akordioetatik lau urtera. Hildako "ez-borrokalarien" senideei  "barkamen eskaerarik zintzoena" helarazi zien IRAk.

An Phoblacht / Republican News astekari errepublikanoak argitaratu zuen IRAren adierazpena. Barkamen eskaera Poliziak bere garaian Bloody Friday (Ostiral Odoltsu) gisa izendatu zuen egunaren 30. urtemuga baino lehenago egin zuen erakunde armatuak. IRAren barkamen eskaera Bloody Friday egunaren 30. urteurrenaren aurretik etorri da. 1972ko uztailaren 26an IRAk 21 bonba jarri zituen Belfasten, nagusiki erdigunean. Oharrak tarte gutxirekin egitearen eta Poliziaren koordinazio eskasaren ondorioz eztandek hainbat lagun harrapatu eta bederatzi hil zituzten.

1968 inguruan The Troubles (Arazoak) edo Ipar Irlandako gatazka hasi zenetik —aurreko hamarkadetan ere istilu odoltsuak izan ziren, bereziki Belfasten— 30 urteko indarkeria denboran IRA Probisionalak egindako erasoetan hildakoen senideei eskatu zien barkamena. Barkamen eskaeran IRAk ez-borrokalari hitza erabili zuen, eta ez zituen aintzat hartu talde paramilitar, poliziakide, soldadu eta hauekin lotutakoak; soilik horietatik kanpoko zibilak.

IRAk esan zuenez, "gure asmoa borrokalariak ez zirenak zauritzea edo hiltzea ez bazen ere, hainbatetan horiek izan dira gure ekintzen ondorioak. Alde guztietako borrokalarien artean hildakoak izan dira. Gatazka konpontzeko besteen galera eta mina aintzat hartu behar dira. IRAk Irlandaren askatasuna, bakea eta justizia lortzeko atxikimendua du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.