Irakeko okupazioa

Irakeko Legebiltzarrak Defentsa, Barne eta Segurtasun ministro berrien izendapena onartu du

2006ko ekainaren 8a
17:40
Entzun
Hiru aste zeramatzaten Irakeko Legebiltzarrean Defentsa, Barne eta Segurtasun Nazionalerako ministro berrien izendapen onartu nahian. Gaur eman diote emaiera etzabaida politiko eta etnikoari eta Nuri Al Malaki lehen ministroak proposatutako hautagaiak onartu ditu Legebiltzarrak.

Gaur, Nuri Al Malaki lehen ministroak Abu Musab Al Zarkaui Irakeko Al Kaedako burua hil dutela iragarri duen egunean bertan erdietsi dute akordioa eta onartu dituzte izendapenak.

Defentsa ministro berria sunita da. Hain zuzen ere, Abdul Qader Mohamed Armadako Jasim al Mifarji generala. Beste biak, xiitak dira. Barne ministro berria, Jawad al Bolani izango da eta Segurtasun Nazionalerako Ministerioko ardura, berriz, Sherwan al Wailik hartuko du bere gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.